XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1.- KONTUA

5.1.1.- Zer da kontua kontabilitatean?.

Definizioa:.

Kontabilitatearen kontuak ondare-elementu baten egoera eta bilakaera adierazten du; ondare-elementu bakoitzari (diruari, bezeroei, mobiliarioari, etab.) kontu bat dagokio, eta beraz, enpresa baten kontu guztiek ondarearen (hau da, aktiboaren eta netoaren) ikusketa orokor bat emango digute.

Batzuek, kontuak kontabilitatearen zatirik garrantzitsuena bezala jotzen dituzte, nahiz eta errealitatean, tresna kontzeptuala bakarrik izan.

Kontua, Liburu-Eramailetzaren tresnarik funtsezkoena da.

Bestalde, kontzeptu hau ez dugu kontuaren kontzeptu arruntarekin nahastu behar, hau da, kontuaren kontzeptu aritmetikoarekin, hots, jatetxe batean kontua eskatzearekin, edota, biderketa bat egiterakoan egiten dugun kontuarekin.